BIOMASA
Biomasa
jatorri biologiko, organikoa duen materiala da, gauzatzeko milaka
urte behar izan dituzten ikatza, petrolioa eta gasa ezik. Ofizialki,
biomasa erretzearen isurketen CO2
balantzea neutrotzatjotzen
da. Biomasa erretzean CO2a askatzen da baina askaturiko CO2 hori
zuhaitz eta landareek hazteko etengabe xurgatu duten CO2a da eta ez
ordea erregai fosilekin gertatzen den moduan, milaka urteko prozesu
baten ondorioz lurpean harrapatua geratu den CO2aren “bat-bateko”
askatzea.
Biomasak
duen energia, fotosintesiaren bitartez bildutako eguzki energia da.
Zenbait bizidunek, ikus zuhaitzek, bereganatzen dituzten CO2a
bezalako osagai inorganikoak, fotosintesiaren
bitartez eta
eguzki energia erabiliz, osagai organiko bilakatzeko gaitasuna dute.
Modu sostengarrian bada ere, zuhaitzak mozte soilak CO2 isurketak
handitu arazten ditu, mozturiko zuhaitzen atmosferatik CO2a
xurgatzeari uzten bai diote, eta jada egurrean harrapaturik duten
CO2a askatu egiten delako.
Interesgarri
eta burutsuena inguru
hurbileneko biomasa
hondarrak eta nekazaritzako soberakinak erabiltzea da. Ditugun oreka
naturalak eraldatu gabe,
orain arte alboratutako hondarrak balioztatuz: baso garbiketak
direla, kimatze eta argitzeak, nekazalgo hondarrak, mozketa
hondarrak, motzondoen ateratzeak, eta abar.
Erregai desberdinekin erabili daiteke
biomasako galdara bat, erabilgarrienak eta emari kalorifico geihen
dituzten erregaiak:
- PELLET`S
- BRIQUETAS
- Oliban Ezurrak
- Intsaurren azala
Biomasako
galdara desberdinak daude ;erregai bakoitzarentzako galdara diseinu
desberdinak dira erregai bakoitza gauz especifiko batzuk eskatzen
dituelako:
- Potentzia gutxiko biomasa galdarak, erregai estandarizatu bat erabiltzen dute arau bati jarraituz. Araudi onek pellet a erabiltzea erabakitzen du.
- Potentzia haundiko galdarak erregaiaren arabera diseinatzen dira, bere erregairen ezaugarrien arabera egiten dira
Geihen erabiltzen diren bi
erregaiak aurkeztuko dizkizuegu
Zer da Pellet?
Egurrezko pellet-ak
biomasarako eginiko material errekorra da , egurrezko granitoz dago
egina bakarrik eta material birziklatua denez oso merkea da. Gainera
ez dira zuhaitzik moztu behar pellet-a lortzeko
Pellet-a beste
erregaiekin konparatuz oso merkea da eta bere emari kalorifikoa oso
ona da :
Zer dira Briketak?
Bere erabiltzeko
era egurrezkoaren antzekoa da, horregatik egurra erabiltzen diren
tokietan ere erabili dezakegu briketak,adibidez; estufatan
tximinietan salamandretan labeetan galdaratan edo industria eremuan.
Garraiatzeko
ez daude zailtasunik zeren eta briketak oso konpaktoak eta garbiak
dira manipulatzeko. Briketen konbustioa oso garbia era lasaia da,
onez gain ez du ke asko botatzen eta emari kalorifiko andia ematen
du:
Briketa 2,21 Kg = 1 litro de gasoil.
Produktuaren
abantailak
- Egurra baino emari kalorifiko altuagoa du.
- Pizteko azkarra eta erraza
- Hezetasun gutxi
- Densidade haundia
- Gutxiego okupatzen du
- garbia
- Homogeneoak
- Manipulatzeko erraza
- Usai gabe, txisparik gabe eta kerik gabe
- Hauts gutxi
- % 100ecológikoak eta naturalak
No hay comentarios:
Publicar un comentario